Unibertsoa ezagutzen
UNIBERTSOA
Unibertsoaren ostean zer dagoen galderari erantzunik ez dagoela dirudi. Baina unibertsoaren funtzionamenduari buruz hainbat teoria daude, horregatik “post” honetan interesgarriak diren atalei buruz hitzegingo dugu.
Hasteko unibertsoari buruzko datu batzuk emongo ditugu: Ikerketa astronomikoak diote unibertsoaren adina 13,73 ± 0,12 nila milioi urte koa dela, eta tamaina 93milioi argi urtezkoa. Mundua “Big-Bang” fenomenoari esker sortu zan. Momentu horretan unibertsoaren materia eta energia guztia infinituko dentsitate puntu baten kontzentratuta zegoen. Big Bang-a pasatu eta ostean unibertsoa handituz joan zen.
Baina, zelan izan daiteke unibertsoak 93 milioi argi urteko tamaina izatea eta bestetik esatea materiaren abiadura ezin dela argi abiadurarena baino handiagoa izan? Kontraesan handia baitago. Erraz ulertzeko, ikertzaileek esaten dute espazioa arin handituz joateko ahalmena duela eta argiaren abiadura ez dela berarentzako oztoporik izango. Hau dela eta, bi galaxia argi abiadura baino arinago aldendu daitezke, hantxe gertatzen ari den fenomenoa espazioaren hedapena baita.
Zientzialariek galaxiek duten koloreari buruzko azterkuntza asko egon dira eta honako hau ondorioztatu dute:Urrun-urruneko galaxietako izarren argia aztertzean, gauza bera ikusten da sistematikoki; izarraren konposizio atomikoaren lerro espektralari dagokion uhin-luzerak gorriranzko lerrakuntza erlatiboa agertzen duela eta, galaxia zenbat eta urrunago egon, lerrakuntza orduan eta handiagoa da; efektu hau zientzialarien arabera, unibertsoa hedatzen ari delako froga da.
Amaitzeko, unibertsoaren amaieraz hitzegiterakoan bi proposamen daude; lehenengoa eta froga gehienak babesten dutena unibertsoaren etengabeko hedapena da eta bigarrena dio “materia iluna” sortarazi ahal duela grabitate indar handia materia guztia konprimatu ahal dezakela eta teoria honi zientzialariek “Big Crunch” deituko diote.
Link-a "Big-Bang" eta "Big-Crunch"-ari buruz hitzegiten du:
http://www.videos-star.com/watch.php?video=2mC2DM8xQPA
M.G.G.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio