lunes, 5 de abril de 2010

NOLA LORTZEN DA SOINUA CD BATEAN INSKRIBITZEA?

Gaur egun ezagutu eta erabiltzen dugun disko konpaktua, Philips-ek sortu zuen 1980 hamarkadan Sony-ren laguntzarekin eta bi urte beranduago merkaturatu zen lehenengo aldiz, horrela musika formatu digitalean gordetzeko asmoz. CD bat 12 cm-ko diametroa duen disko zirkular bat da, erdian zulo bat eta 1.2 mm-ko sakonera duena.


- CD baten fabrikazioa:

CD baten grabaketarako, lehengo disko maisua deitzen den molde bat egin behar da. Horretarako, laser oso ahaltsu bat erabiltzen da bertan zuloak egiteko eta zulo horiek, informazioa gordetzen dute. Ondoren, molde horrekin kopia guztiak egiten dira.

CD baten osagai garrantzitsuena 1.2mm-tako sakonera duen polikarbonatozko pieza zirkular bat da. Lehenago egindako moldea erabiliz, pieza honetan zuloak kopiatzen dira presio bidez. Zulatutako zatiak pit bezala ezagutzen dira, eta zulatu gabe gelditutakoak berriz, land. Zulaketaren ondoren, polikarbonatozko pieza 125nm zabal den aluminiozko pieza batez estaltzen da eta horren gainean akrilikozko pieza garden bat jartzen da babes moduan. Azkenik, etiketa bat jartzen zaio akrilikoaren gainean.

Hona hemen fabrikazio prozesua hobeto ulertzeko bideo bat:


http://www.youtube.com/watch?v=oazfAET3WX4



- CD baten funtzionamendua:

CD bat irakurtzerakoan, land eta pit horiek zero eta batera pasatzen dira, ordenagailuak ulertu ahal izateko. Horretarako beharrezkoa da CD irakurgailuetako laser argia. Laser argi hau potentzia baxuko argi infragorria da eta CD-aren azpiko aldera zuzentzen da. Argiak pit bat aurkitu badu orduan islatutako argia oso txikia da. Bestalde, land batekin topo egiten badu argi asko islatutako da. Argi hori diodo batek aztertzen du jasotako argi kopuruaren arabera eta irakurketa egin ondoren CPUari zerokoak edo batekoak itzultzen dizkio.
CD-ak pista bakarra du, espiralean, CD-aren erdialdetik hasi eta kanpoaldean amaitzen dena. Espirala oso estua da, eta gainera buelta bakoitza eta aurrekoaren arteko distantzia ere oso txikia da, horrela informazio asko gordetzea lortuz.


- CD motak:

Gaur egun, CD-a oso hedatuta dagoen memoria unitate bat da. Hala ere, mota bat baino gehiago daude eta bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu:
• CD-ROM: Compact Disc Read Only Memory. Datuak eta programak biltzeko CD-aren aldaera teknologikoa da.
• CD-R: compact disc recordable. CD-ak datu handiak gordetzeko baliagarriak dira. Hala ere, lehen ikusitako fabrikazio prozesuaz, grabaketa fabrikan bakarrik egin daiteke eta hori ez da oso erosoa. Horretarako sortu ziren CD-R ak. Horrela, CD-R bat etxeko ordenagailu batetik grabatu daiteke. Honen alde txarra, behin grabatu ondoren ezin daitekeela ezer ezabatu edo aldatu da. Hala ere, behin baino gehiagotan grabatu daiteke, memoria guztia bete arte.
• CD-RW: Compact Disc Re-Writable. CD klase honekin lortu zen CD-R-arekin egin ezin zena, hain zuzen ere, gordetako informazioa ezabatu eta berriro bertan beste zerbait gorde ahal izatea.

A.B.M.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Página principal