ANTIMATERIA
1930ean Paul Dirac fisikari britainiarrak elektroiak eremu magnetiko eta elektrikotan nola higitzen ziren azaltzen zuen teoria kuantikoa osatu zuen.
Einstein-en "Erlatibitate Bereziaren Teoria"rekin bateragarri den lehen teoria kuantikoa izan zen Dirac-en hau. Dirac-en ekuazioek elektroia deskribatzen zuten, baina, aldi berean, elektroiaren masa bera zuen baina kontrako karga zuen beste partikula bat ere deskribatu zuten. Eta are gehiago, kontrako partikularik gabe elektroia azaltzerik ez zegoela ere bai. Partikula berezi hura positroia zen, deskribatu zen lehen antipartikula. 1931. urtean beste zenbait esperimentuk Dirac-en teoria berretsi zuten eta positroia fisikoki detektatu ahal izan zen.
Baina Dirac-en teoria ez dagokio elektroiari soilik, materia osatzen duten partikula guztiei dagokie. Partikula-mota bakoitzak bere antipartikula dauka: honek masa bera du, eta propietateak ere ia berak ditu; aldatzen den bakarra karga elektrikoa da. Partikularen karga positiboa bada, antipartikularena negatiboa izango da, eta alderantziz. Partikulak deskribatzeko balio duten lege fisikoek antipartikulak ere deskribatzen dituzte; materia eta antimateriaren artean, beraz, ez dago desberdintasun handirik.
Guk ezagutzen dugun, mundua, ordea, materiaz osatuta dago, baina ez antimateriaz. Zergatik ote? Partikula batek eta dagokion antipartikulak topo egiten dutenean, elkar deuseztatzen dira. Unibertsoaren sorreran materia- eta antimateria-kantitate bera zegoela uste da; gaur egun, ordea, oso antimateria gutxi dago. Zergatik? Zer gertatu da antimateria horrekin guztiarekin? Galdera horiek buruhauste-iturri dira oraindik zientzialarientzat.
Antimateria berari zegokion materiarekin batera deuseztatu izan balitz, unibertsoa ez litzake gaur egun dena izango, hau da, ez litzateke materiarik egongo; materia eta antimateriaren arteko desoreka, beraz, ezagutzen dugun munduaren propietatea da.
http://www.youtube.com/watch?v=xpSaH-qSQYw
http://www.youtube.com/watch?v=tdij3SmUUfg
J.R.U
1 comentarios:
Harrah's Cherokee Casino Resort - MapYRO
Harrah's Cherokee Casino Resort in Cherokee is located in 사천 출장샵 Murphy, North Carolina and is open daily 24 부천 출장마사지 hours. 포천 출장샵 The casino has a total 구리 출장마사지 of 392 slot machines 김해 출장마사지 and 11 table
4 de marzo de 2022, 3:49
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio