miƩrcoles, 5 de mayo de 2010

energia eolikoa

Energia eolikoa energia berriztagarri mota bat da,iturria haizearen indarrean duena. Normalean haizeak sortzen duen energia hori ustiatzeko normalean aerosorgaliak edo haize turbinak.

Gaur eguneko aerosorgailuen arbaso zuzenak aintzineko haize errotak dira, oraindik ere ura ateratzeko zein aleak xehakatzeko erabiltzen direnak.


Errotak, ardatz komun batean elkarturiko hegalez osoturiko gailuak dira. Hegal horiek higitzen hasiko dira haizea jotzean. Ardatz birakariak makineria mota esberdinetara loturik dago, elektrizitatea ekoizteko makineria adibidez.

Aerosorgailu motak


Elektrizitatea lortzeko, hegalen mugimenduek sorgailu elektrikoa jartzen dute martxan, biraketa energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtuko duena. Elektrizitatea bateriatan bildu edo sarera zuzenean isuri daiteke. Funtzionamendua nahiko simplea da, zailena aerosorgailu eraginkorragoen eraiketa da.


Bi aerosorgailu mota daude, batetik ardatz horizontalekoak, gaur egun ohikoak direnak,eta bestetik ardatz bertikalekoak





Abantailak eta desabantailak



  • Energia eolikoa guztiz berriztagarria da, eta, ondorioz, agortezina.

    Erregai fosilen ordezko energia da; ez du erregai fosilik erabiltzen edota erretzen, eta ez du, hortaz, gai kutsatzailerik sortzen ezta berotegi-efektua indartzen, ezta ozono-geruza txikiagotzen ere. Eta ez da ur zikinik ez hondakinik isurtzen.

    Azken urteotako garapenari esker, esan dezakegu gaur egun dagoeneko teknologia heldua dela, eta prest dago beste energien errentagarritasunarekin lehiatzeko.

    Energia-iturri merkea da eta beste energia-iturriekin lehiatzeko gai da. Batez ere, ingurumenari eragindako kalteak desagerrarazteko kostuak kontutan hartzen baditugu.


  • Desabantailei dagokienez, airea pisu espezifiko txikiko fluidoa denez, sorgailu eolikoek handiak izan behar dute. Parke eolikoak haizeak indartsu eta ahalik eta jarraituen jotzen duen lekuetan kokatuta egon behar dute eta, sarri askotan, mendi-muinoetan jartzen dira. Hortaz, eragin handia dute paisaian.

    Bideak egin behar dira mendi-muinoetara, eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira.

    Sorgailu eolikoen artean 'pasabideak' uzten diren arren, ingurutik pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago.


Aerosorgailuaren atalak



Turbina eolikoaren eskema




1.Oinarria
2.Sare elektrikoarekin lotura
3.Dorrea
4.Sarrera eskailera
5.Orientazio sistema
6.Gondola
7.Sorgailua
8.Anemometro
9.Balazta
10.Abiadura kaxa
11.Pala
12.Pala okerdura
13.Errotore gurpila























Oihane.R.

Etiquetas: , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio