lunes, 5 de abril de 2010

Zergatik sortzen da Aurora Boreala?

Zer da Aurora Boreala?

Aurora Boreala zeruan sortzen den distira bat da, gehienetan zona polarretan sortzen dena, horregatik Aurora Polar moduan izendatzen dute zientzialari batzuk. Gauean sortzen da, neguan, urtarrilean eta otsailean bereziki, baina martxoan, apirilean eta azaroan ikus ditzakegu, oso arraroa izanda ere. Ipar hemisferioan Aurora Boreal izenarekin ezagutzen da, eta hego hemisferioan, aldiz, Aurora Austral izenarekin.

Kolore eta forma askotarikoak izan ditzakete, zeruan dauden bitartean etengabe aldatzen direnak. Gaua hasterakoan, arku itzurako formak dituzte, luzeak eta finak direnak, gehienetan mendebalde-ekialde norabidearekin. Gaua aurrera doala, arku horiek distiratsuagoak bihurtzen dira, eta haien mugimendua aldatzen da, ondak edo kizkurrak sortuz. Gauaren aldi honetan zerua osoa iztali dezakete, forma harrigarriak eta distiratsuak sortzen dituzten bitartean. Gaua amaitzen ari denean, poliki-poliki itzaltzen dira, egunsentia heldu arte. Eguzkiak argia ematen duen bitartean ezin ditzakegu Aurorak ikusi eguneko argiaren ondorioz.

Koloreari dagokionez, berdeak eta horiak izaten dira normalean, baina gorriak, violetak edo berdeak izan daitezke, beste kolore batzuen artean. Kolorea zeruan dauden oxigeno, helio eta nitrogeno partikulak sortzen dute.



Aurora Polarraren jatorria.


Kargatutako partikulak (protoiak eta neutroiak) Lurraren eremu magnetikoak mugituz atmosfera erasotzen dituzte poloen hondoan. Mugimendu horrek sortutako energia atmosferan dauden nitrogeno eta oxigeno atomoak mugiarazten ditu, energia kantitate handiak sortuz, geroago nitrogeno eta oxigeno atomo horiek energia galtzen dutenean, energia hori bueltatzen dute argi forman.

Kargatutako partikula horien jatorria oso konplexua da, Eguzkitik baitatozte. Eguzkiak etengabe partikulak botatzen ditu unibertsora, Eguzkian gertatzen diren prozesu oso energetiko batzuen ondorioz. Partikula horien igorpen konstante horri "Eguzki haizea" deitzen zaio.

Eguzki haize horretik datozte Lurraren atmosferara heltzen diren kargatutako partikula horiek, Aurora Polarraren eragileak. Beraz, partikula horiek atmosfera sartzean eta gutxi gora-behera lurrazalatik 95 km-ra sortzen da lehen azaldutako prozesu hori, Aurorak sortuz.


Hona hemen YouTuben dagoen bi bideo jarri ditut, nahiz eta ingeleses egon, Aurora Polarrak zer diren azaltzen dute. Bigarren bideoan Aurora Polarren eta Lurraren eremu magnetikoaren erlazio azaltzen da.




Aurora Polarra ikusteko leku onak.

Alaska:

Kanada:

Groenlandia:

Finlandia:

Aurora Polarrak ikusteko leku onak hurrengo leku hauek dira: Antartida, Groenlandia, Eskandinabiako lurraldeak, Kanada eta Alaska dira, beste leku batzuen artean. Lehen esan dudan bezala Aurorak poloen inguruan sortzen dira, horregatik lehen azaldutako lekuetan ikusi ditzakegu.

Egilea: EGL

Etiquetas:

1 comentarios:

Blogger Unknown ha dicho...

hola que tal estas yo muy bien y tu que tal me gustan los macarrones cual es tu comida favorita?

7 de mayo de 2021, 4:17

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio