jueves, 8 de abril de 2010

Zergatik irtetzen da coca cola, mentos bat barrura botatzerakoan?

Coca cola light botila hartu eta barnean Mentos markako zenbait karamelo sartuz gero, inolako irabiaketarik egin gabe, hainbat metrotara helduko den geiser itxurako txorro bat lortzen da. Honen arrazoia kimikoa dela iruditu arren, baditu ere zeinbat fenomeno fisikarekin lotuak direnak:


Azalpen zientifikoa

Ipar Karolinako unibertsitateko zientzia talde batek aurrera eramandako ikerketen arabera, mentosaren gainazal zimurtasuna eta botilaren hondora heltzeko duten azkartasuna dira erreakzio honen errudunak.


Azterketa hau egiterako orduan hainbat froga egin ziren; horien artean: Coca cola light mentos etxeko menda eta fruitu zaporeko karameloekin, konpainia desberdinetako karameloak erabiliz, platerak garbitzeko garbigarriarekin, gatza, harea...


Experimentua egiteko orduan, botilak bertikalarekiko 10º inklinazioarekin kokatu zituzten eta txorroen ibilbideak grabatu egin ziren. Taldeak masa galera eta gozokiaren gainazalaren zimurtasuna aztertu zituen, era berean.

Hurrengo bideoan ikus daiteke egindako esperimentua:









Froga honetan ondorengo emaitzak lortu ziren: hobekien erreakzionatzen duten elementuak Coca cola light eta mentos karameloak dira, lortutako irispen horizontala 7 metrokoa izan zen. Bai kafeina gabeko Coca colak bai kafeinadunak emaitza berdinak eman zituzten; hortik, kafeinak ez du inolako paperik erreakzio honetan. Honez gain, hasieran eta amaieran pH-a neurtu zen eta aldaketa eza gauzatu zenez, azido-base erreakzioen hipotesia deuseztatuta geratu zen.

Bestalde, txorroaren azkartasuna CO2 -zko burbuilen hazkundean eragiten duten faktoreen menpe dago. Mentosak gainazal zimurra izatea eta arabiga deritzon goma batez osatuta egotearen ondorioz burbuiak sortzea dakar: ur molekulek hidrogeno loturak dituzte eta CO2 burbuiletan geruzak osatzen dituzte. Burbuila gehiago lortzeko beharrezkoa da ur molekularen loturak apurtu eta gainazalaren tentsioa txikitzea. Esan bezala, efektu hau Mentosaren ezaugarriek lagungarri egiten dute.




Mikroskopio bidez ateratako argazki honek mendazko (ezkerraldean) eta fruitu zaporeko (eskuinean) mentosen gainazal zimurrak erakusten dizkigu.










Bestalde, Mentosak dentsitate handikoak dira eta oso arin urperatzen dira burbuilak sortuz, txorroaren oinarri bezala funtzionatu eta erreakzioa eragingo dutenak.








Txorroaren azkartasunean badago beste faktore garrantzitsu bat era oso zuzenean duena: botilaren irteerako zuloaren tamaina. Hau da, zenbat eta diametroa txikiagoa izan sortuko den geiserrak altuera handiago bat lortuko du. Honek azaltzen digu, pertsona batek mentosak eta coca cola janez gero, ez dela inolako geiserrik egingo bere urdailean, ahoaren tamaina nahiko handia delako. Hala ere, guztia kantitatearen menpe dago.


Hurrengo bideoan, nahasketak sortzen dituen fenomeno harrigarriak ikus ditzakegu, lehen pertsonan ziurtatuta:









Iñigo O.L.

1 comentarios:

Blogger Herri Lanak ha dicho...

Oso lan ona!
Asko gustatu zait bideoa. Gainera bizitza arriskatu duzu pare bat aldiz...jeje
jarraitu horrela!

Asier

26 de abril de 2010, 2:23

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio