OSTADARRAK
Zer da?:
Ostadarra, gertaera optiko eta meteorologiko bat da, zeruan jarraikako argi zerrenda bat eragiten duena, eguzkiaren izpiek Lurreko atmosferan aurkitzen diren hezaetasun tanta txikiak zeharkatzen dituztenean. Forma, arku koloreanitz batena da, gorria kalnpoalderantz era morea barrualderantz. Ez da hain ohikoa ostadar bikoitza, bigarren arku bat duena, ilunagoa eta koloreen ordena alderantziz duena ikustea.
Koloreen zerrenda: gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta morea.
Argiaren maiztasun deskonposaketaren ondorioz agertzen dira oinarrizko koloreak eta horien arteko nahasketaren ondorioz beste hiruarak nahiz eta tradizionalki zazpi kolore aipatzen diren, urdinaren eta morearen artean anila jarriz.
Nola sortzen dira?:
Ostadarra agertzen da euria egiten duenean, argi izpi bat ur tanta batean "sartzean" hain zuzen. Ur tanta hori argi izpia deskonposatzen dukolore guztietan eta era bereran desbiatzen du. Errefrakzio hauen ondorioz izpi hau itzultzen da eguzkia dagoen tokirantz.
Ur tanta hori prisma baten antzera jokatzen du: lehenengo errefrakzioan izpieak dituen koloreak separatzen ditu eta bigarrenean handiagotzen du separazio hori.
Ostadar bat ikusteko baldintzak:
Ikuslea, euri tanta esferikozko euri artean (euri uniformea) egotera mugatzen da. Posible da ikusleak, euria, bera dagoen tokian uniformea ez dela uste izatea, baina bai izan behar du ostadarra egongo litzatekeen tokian. Eta noizdira tanta esferikoak? Tantak, esferikoak dira, abiada konstante edo uniforme batetan erortzen direnean. Hau posible da grabitate azelerazio uniformea dela betetzen denenan, tantak, orduan, gutxiengo azaleran gehiengo bolumen bat hartzen du (esfera). Bakarrik baldintza hauetan da posiblea tanta barneko argi zabaltza, eta beraz, ostadar eta esferaren aldaketan ezberdinak izango dira. Horregaitik ez da ikusten ostadarra eta eguzkian dagoen oro.
Garrantzitsua da eguzkiaren altuera ikustea, batek ostadar bat ikusten duenenan beste batek ostadar horretaz ikusiko duena jakiten laguntzen baitu: eguzkia zenbat eta beherago egon ostadarren tontorra altuagoa izango da , eta alderantziz.
Nola osatzen da ostadar primarioa?:
Argi horia da bere jatorrizko ibilbidearekiko 138 gradutara zabaltzen dena.Gainontzeko koloreen argia, pixka bat ezberdiak diren angeluetan zabaltzen da. Ostadareeko kolore gorria, 138 gradu baino zertxo bat gutxiagoko norabide batetan zabaltzen da, argi morea,tantetatik, angelu handiago batetan irtetzen den biratetan. Ostadarra "egiten" duten moduko izpi batek, bere norantza hiru aldiz aldatzen du euri tanta batetan zehar mugitzen ari den bitartean: Lehenik, tanta sartzen da, pixka bat errefraktazea eragiten duena. Orduan, tantaren kontrako muturrerantz mugitzen da, eta honen barne aurpegian islatzen da. Azkenik, berriz errefraktatzen da, euri tantatik banadutako argi bezala irtetzen denean. Koloreetan deskonposatzea posible da, ur tantaren errefrakzio indizea, uhin luzera bakoitzerako, ostadarraren kolore bakoitzerako, pixka bat ezberdina baita.
Eguzkiaren argia, euri tanta askotatik irtetzen da aldi berean. Eragin konbinatua, euri tanta askok zabaldutako argi dizdira txtikien mosaiko bat da, zeruan arku bat bezala zabaldua. Tanten forma eta tamaina ezberdinek, ostadarren koloreen intentsitateengan eragina dute. Tanta txtikiek, ostadar zurbil bat eta pastel tonalitateak dituzten kolorekoak egiten ditzte eta tanta handiek aldiz, kolore oso biziekoak. Distortsio honek, ostadarraren isatzak tontorrak baino kolore biziagoak izatea eragiten du.
Ostadar bikoitza lehena baino kolore ahulagoak ditu eta koloreak alderantzi ditu ordenatuak.
EGILEA: Oihane S.C
1 comentarios:
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
24 de abril de 2010, 4:39
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio