jueves, 29 de abril de 2010

Posible da kablerik gabeko mundu bat?

Ikertzaile asko lanean ari dira hemendik urte batzuetara gure eguneroko gailu elektronikoak inon konektatu beharrik ez izateko. Bai eta etxeko txoko askotan eratzen diren kable-nahaspilak desagertzeko ere.

Gure mundua gero eta teknologikoagoa da; ez dago zalantzarik horrekin. Gero eta hari gutxiagorekin egiten dugula lan ere ezin ukatu. Baina ezin da esan kableekiko guztiz independenteak garenik, inondik ere ez. Haririk gabe Interneten aritu gaitezke bai, baina beti egongo da gailutxo bat, routerra, kasu, elektrizitate-sarera konektatuta.

Gailu elektroniko eramangarrien autonomia ere mugatua da; lehenago edo geroago, kable batera lotuta bukatzen dute gure gailuek, bateriak kargatzeko. Etxean elektrizi
tatea kablerik gabe transmititzeko sistemak izango bagenitu, ordea, etxean sartze hutsarekin ekingo liokete kargatzeari gure sakelakoek eta baterien mendeko bestelako gailuek.

Orain dela hiru bat urte hasi zen gai hori indarra hartzen, baina jatorrizko ideia askoz aspaldikoagoa da. Hain zuzen, ehun urte egin behar dugu atzera ideia horren sortzailea
top
atzeko. Nicola Tesla izan zen.











Ikertzaile asko lanean ari dira hemendik urte batzuetara gure eguneroko gailu elektronikoak inon konektatu beharrik ez izateko.



Ideiaren
sortzaile ez ezik, helburu hori zuen lehenengo telekomunikazio-dorrea eraiki zuen Teslak aurreko mendearen hasieran. New Yorken Wardenclyffe dorreak 60 bat metroko antena zuen, eta haren helburua zen Ozeano Atlantikoaz haraindiko telefono- eta irrati-transmisioetarako erabiltzea. Arazoa izan zen Teslak ez zuela lortu proiektua bukatzeko nahikoa finantziazio, eta bertan behera gelditu zen proiektua. Dena den, behin baino gehiagotan lortu zuen martxan jartzea eta transmisioa behar bezala egitea.







Opera-kantariak gai dira kopak hausteko, kristalari
bibrarazten dioten soinu-uhinak igor ditzaketelako.




Erresonantzia oinarrian:

Orain, haririk gabeko gailuak gero eta gehiago nagusitzen diren garaian, bideragarriagoa ematen du horrelako sistemak martxan jartzea, eta dagoeneko hainbat motatako teknologiak garatu dira horretarako. Batzuk irrati-uhinez baliatu dira elektrizitatea transmititzeko sistema sortzeko; beste batzuk laser izpi infragorriak erabiltzearen alde egin dute; eta hirugarren teknologia bat erresonantzia deritzon fenomenoan dago oinarrituta.

Hirugarren horrek izan du oihartzun handiena komunikabideetan, eta, New Scientist aldizkarian esaten dutenez, hori da etxean erabiltzeko sistemarik egokiena. Sistema horren oinarria da gailu elektronikoak ez duela elektrizitatearen igorlea ukitzen egon beharrik; elkarrengandik nahiko hurbil baldin badaude, elektrizitatea batetik bestera pasa daiteke.

Elektrizitate-transferentzia hori askoz eraginkorragoa da bi osagaiek maiztasun bereko uhinekin bibratzen dutenean, hau da, bi osagaiak erresonantzian daudenean. Erresonantziaren ohiko adibidea da kopa hausten duen opera-abeslariarena. Koparen kristala bibratzen hasten da maiztasun jakin bateko uhinak jasotzen baditu, eta, kantaria maiztasun horretako doinuan hasten bada kantari, haustera ere irits daiteke.

Bada, hori bera etxeko gailu elektronikoetara ekarrita, elektrizitatearen igorlea eta hartzailea erresonantzian baldin badaude, elektrizitatea askoz errazago pasa daiteke batetik bestera. Teknologia horrekin lanean ari den WiTricity izeneko enpresa bateko zuzendariak hitzaldi bat eman zuen Oxforden, eta jendaurrean erakutsi zuen kablerik gabe posible zela telefono baten bateria kargatzea, edo telebista bat piztea.




Nicola Teslak hamaika esperimentu egin zituen, eta, besteak beste, haririk gabeko lehenengo telekomunikazio-dorrea eraiki zuen.


Posible dela frogatu ondoren, orain beste hainbat urrats eman beharko ditu teknologia horrek, inoiz gure gizartean ohikoa izatera iritsi nahi badu. Hobetu egin beharko dute eraginkortasuna handitzeko, frogatu beharko dute uhin horiek ez direla kaltegarriak giza osasunerako ... baina hori beste kontu bat da.

N.E.D

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio