domingo, 9 de mayo de 2010

FENOMENO NATURALEN AZTERKETA

Natura hainbat modutan manifestatzen da: euria, mareak, haizea, sismoak, lurrikarak… Hauetariko asko egunero gertatzen dira, baina beste batzuk noizbehinka gertatzen dira. Azken hauek hondamendi naturalak deiturikoak dira (tsunami edo maremotoak, uholdeak, hurakanak…).

Fenomeno natural bat, gizakiak parte hartze ez duen naturaren aldaketa bat da, non aldaketa hauek gure bizitzan eragin ahal dutenak (epidemiak, hondamendi naturalak…).
Definizioz hondamendia gizakiari kalte egiten dion naturako gertaera bat da; eta gertaera hori , ezin da saihestu.

Espezie eta gune naturalak babesten ditugu baina aldi berean gune sismikoetan edo uholde-lautadetan hiriak planifikatzen ditugu. Munduko populazioaren zati bat arrisku guneetan bizi da:sumendien inguruan, lurrikarak sarri gertatzen diren lurraldeetan… Gizakia leku horietan bizi ez balitz, ez litzateke hondamenik gertatuko. Urtero munduan hondamendi naturalen ondorioz 20.000 pertsona hiltzen dira eta kalte materiala 15.000 milioi dolaretan ebaluatzen dira.

Arrisku naturalek hondamendi itzela egiten dituzte tokiko, beren efektuek irudi dramatikoa erakusten dute, gizakiaren gainean naturaren indarrak azaleratzean. Espainian, alde mediterraneoa batez ere, hegoaldeko erdia arriskugarritasun handikoena da.

Hondamendien sailkapena:

Lurraren bornean sorturiko hondamendi naturalak: lurrikarak edo sismoak, tsunami edo maremotoak, erupzio bolkanikoak.

Lurraren azalean prozesu dinamikoen bitartez gertaturiko hondamendiak: irristadurak, lurjausiak, alubioiak...

Fenomeno meteorologiko hidrologikoen bitartez sorturiko hondamendiak: uholdeak, lehorteak, izozketak, ekaitzak, txingorraldiak, tornadoak, hurakanak.

Origen biologikoko hondamendiak: plagak, epidemiak.

TORNADOA

Tornado (latinezko tornare hitzetik ekarria: biratu) hodeietatik lur zorura doan eta bere buruaz biratzen duen haize-zurrunbilo bortitzaren itxura duen fenomeno meteorologikoa da eta aldrebesko konoaren itxura dute. Bere haizeak 100 eta 400 kilometro orduko abiadurakoak izan daitezke, bana soilik %2-a 300 kilometro ordukoak pasatzen dituzte. Tornado baten lodiera 30 zentimetroetatik 2 kilometrora heldu daiteke.

Tornado gehienak Estatu Batuetako inguruan sortzen dira, zonalde hartatik Canadako haize polarra eta Mexikoko haize beroa elkartzen dira, eta horrela sortzen dira.

Tornado batek hiru alde ditu:
- Ama hodeia: tornadoak eskegita dagoen hodeitik.
- Onila: ama hodeitik lurzorura doan aldea.
- Zurrunbiloa: onilaren beheko partea, lurzorua ukitzen duena.



Tornadoak espektro elektromagnetikoan eremu elektrikoko uhinak eta sferic moduko uhinak emititzen dute. Tximista eta tornadoen artean erlazioak ere aurkitu dira, ekaitz tornadikoak ez dituzte beste ekaitz baino tximista gehiago, eta batzuk ez dituzte inoiz sortzen. Gehienetan, tximista baten hodeitik zorura joateko aktibitatea (CG) txikitzen da tornado batek gainazalera heltzen denean, eta bere maila normalera heltzen da tornadoa sakabanatzen denean. Askotan, intentsitate handiko tornadoak eta ekaitz elektrikoak polaritate positiboko nagusitasun altuago eta anomaloa erakusten dute CG motako deskargetan.. Elektromagnetismoa eta tximistak, tornadoak sortzen duenarekin oso gutxi erlazionatu ahal dira (tornado bat fenomeno termodinamiko bat delako), baina segur aski, erlazioa dago ekaitza eta biei afektatzen dien ambientearekin.

Haizeak aparte, tornadoak ere jasaten dituzte aldaketak tenperaturan, hezetasunean eta presioan. Adibidez, 2003 urtean ikerkuntza batek, 100 mbar-eko defizit bat neurtu zuen. Presioa txikitu zen gradualki zurrunbilora hurbiltzen zen heinean, eta gero txikitu zen azkarregi 850 mbar-etara tornado zurrunbiloaren zentroan, zurrunbilotik aldendu baino lehen. Horretaz aparte, tenperatura gutxitu eta hezetasunak handitzen dira tornado baten mugakidetasunean.

Tornado baten eraketa:

Tornado bat sortzen da aire bero eta heze bat haize hotz eta lehor baten gainetik pasatzen denean. Aire hotza gehiago pisatzen duenez, haize kapa ezegonkorrak agertzen dira, non aire hotza jaisten den eta aire beroari gora joatera behartzen dion, ekaitz bat sortzen. Aire bero eta lehor kapa bat existitzen bada isolatzaile bezala egiten duena, eta tenperatura ezberdintasuna oso handia bada, aire hotzaren jaitsiera remolino formarekin eman ahal da. Jaisten den aire hau, “corriente descendente del flanco trasero” (RFD) deitzen da, zorura heltzen doan heinean abiaduraz handitzen da, eta beragan erakartzen du superzeldaren mesozikloia. Goraka doan haizea, bere ingurura airea erakartzen du, errotazioa handitzen eta zutabe estu batean bihurtzen, “enbutu hodei” bezala ezagututa.

Mesozikloia lurrera hurbiltzerakoan, ikuskorra den kondentsazioko enbutu bat ekaitzaren oinarritik jaisten da errotazioan. Enbutua jaisten doan heinean, RFD-a lurrera ere heltzen da, tornadoaren distantzia nabarmen batera kalteak eragin ahal dituen haize-bolada fronte bat sortzen. Azkenik, enbutu hodeia tornado batean bihurtzen da RFD-a zorua ikutu minutu gutxi batzuen ondoren.

http://www.youtube.com/watch?v=xCI1u05KD_s

HURAKANAK

Hurakanak, zikloi tropikal izenarekin ere ezagutuak dira. Zikloi tropikala haize bortitzak eta euri ugariak duten eta behe-presio gune baten inguruan sortutako ekaitz sistema osatzen duen fenomeno meteorologikoa da. Indarra eta kokapenaren arabera, zikloi tropikala beheraldi tropikala (zikloi tropikal batek 62 km/h abiadura duenean), ekaitz tropikala (63 eta 117 km/h abiadura artean dagoenean), haizerauntsia edo huracán edo tifota (117 km/h-tik pasatzen denean) izena izan daiteke. Hurakan batek normalean 8 eta 10 km-ko altuera dauka era 500-1000 km-ko zabalera.

Bere izena: izate zikloiko eta Tropikoetatik dator. Zikloi tropikalek haize bortitzak, tornadoak, uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituzte.
Zikloi tropikal guztiek nukleo beroa, begia izenekoa, begi inguruko hormak eta inguruan zenbait euri alboak dituzte. Azken hauek dira benetan kalteak sortzen dituztenak.



Urtero laurogei zikloi tropikal inguru sortzen dira, gehienak ipar-mendebaldeko Ozeano Barean. Noizean behin, beste eskualdetan ere jazo dira: hego Ozeano Atlantikoan, Mediterranear itsasoan eta beste lekuetan. Mundu mailan, Zikloien eraiketa udaren amaieran gertatzen da, uraren tenperatura handiagoa denean, baina herrialde bakoitza bere sasoia dauka. Mundu eskala batean, maiatzan hurakan gutxiago daude, aldiz, irailean hurakan asko egoten dira.

Zikloi tropical bat sortzeko honako betebeharrak behar dira:

1.Itsas azalaren tenperatura gutxienez 26,5 °C, 50 m gutxieneko sakontasun batera arte. Urak tenperatura hauetara dagoenean, atmosfera ekaitz elektrikoak eusteko ezegonkorra izatea eragiten du.
2.Hozketa arina gaindegian. Honek bero latentearen expulsioa baimentzen du, zikloi tropikal baten energia iturria dena.
3.Hezetasun handia, bereziki troposferaren altuera bajuenetara. Atmosferan hezetasun handia dagoenean, nahasmenduak sortzeko egoerak egokiagoak dira.
4.Zizailadura bertikal behea. Zizailadura bertikala altua denean, zikloiaren nahasmendua apurtzen da, sistema desegiten.
5.Ekuatoretik 10 gradu baino ez. Coriolis indarra haizeak presio gutxiko zentrora desbideratzea baimentzen du.
6.Aurretiko nahasmendu atmosferikoaren sistema. Sisteman zirkulazio mota bat Auki behar du presio gutxiko zentroa bezala.

Horrexegatik, Tropiko artean sortzen dira, coriolis eraginari esker. Itsas azalaren tenperatura hori udaren bukaeran lortzen da.

Nacional Center for Atmospheric Research, NCAR (EE.UU.)-ko zientifikoak, kalkulatzen dute hurakan batek 50-200 trilloi vatio energia egunero sortzen dituela, gutxi gora behera, bonba nuklear batek 10 megatonakoa 20 minuturo sortzen duen energia askearen berdina, 70 aldiz mundu osoan gizakiak agortzen duen energia edo 200 aldiz mundu osoan energia elektrikoa produzitzeko ahalmenaren berdina.

Zikloiak ezberdintzeko izenak jartzen zieten, nomenklatura eskema bat jarraituz.

HURACAN KATRINA

http://www.youtube.com/watch?v=e8HFmiGqeX4

TSUNAMIA

Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lur-gaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.

Hitza japonierazkoa da: portu (tsu) eta uhin edo olatu (nami). Japoniako arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek uhin garaiera (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta uhin luzera handia (maiz ehunka kilometro luze), horregatik nabarigaitzak suertatzen dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samur bat bezala agertuz.

Fenomeno hau sarrien pairatzen duen eskualdea Ozeano Bareko kostak dira, bertan kokaturik baitago Suzko Eraztuna edo aktibitate sismiko handien duen bi plaka tektonikoen talka lerroa, batez ere Asiako ekialdea.

Garrantzitsua da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik-eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatutako ur kopurua: hainbat metro garaierako olatuak, agian hamar metro ingurukoak, sarri agertzen badira ere Ozeano Bareko kostetan, ez dute nahiko ur eramaten lur barnera sartzeko haina. Kontrakoa, olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntsitzailea izan daiteke oso, ehunka metro lur barnera sartuz leku laua eta oztopo naturalik gabea bada. Hori bera gertatu zen Indonesiako Banda Aceh estatuan 2005eko abenduan, itsasoa hainbat kilometro sartu zelarik.



Lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia. Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du. Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da. Batez ere hau gertatzen da, plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan. Ur desplazamendua hurbildik hurbilera lekualdatzen da eta uhin luzera handiko (askotan ehunka kilometro luze) eta periodo handiko (hamarka minutu) mugimendua sortzen.

Tsunami edo maremoto tektonikoen física:
Maremotoak Richter eskalan 6,4 graduak pasatzerakoan suntsitzaileak dira, eta guztiz suntsitzaileak dira 7 gradu pasatzen dituztenean.
Olatuen abiadura honako ekuazioarekin atera daiteke:



Non h sismoa sortzen den sakonera den eta g lurraren grabitatea (9,8 m/s²). Tsunamiak sortzen direnean 4 edo 5 km-ko sakoneran, abiadura 600 km/h edo handiagoak da, azaleko anplitudea txikia izan daiteke, baina mugitzen duen ur masa handiegia da, horregatik bere abiadura oso handia da.

Uhinaren periodoaren aldiunea hamar minututik horda erdirarte iraun dezake. Olatua plataforma kontinentalera heltzen denean, sakoneraren txikipena abiadura murriztea dakar eta bere altuera handitzen hasten da. Uhinaren luzeera (L) ere estutuko da. Uhina ur zutabe osoan zehar hedatzen denez, gainazaletik hondora, hidrodinamika teoria linealaren hurbilketa egin daiteke. Horrela, energiaren fluxua (E) horrela kalkulatzen da:



Honek dio olatuak energia kontserbatuko dutela, noiz eta kostaldean ez diren apurtzen. Noiz eta kostaldea malkartsua denean, gero eta altuera handiagoa lortuko du, baina uhin planoko forma edukitzen jarraituko du. Olatua mantsotu egingo da baina altuera irabaziko du. Bost metroko maremoto batean ere, efektuak suntsitzaileak izan ahal dira. Kostaldera heldu baino lehen, itsasoa ehunkada metro aldendu omen da, momentu horretatik, olatu nagusia heldu arte 5-10 minutu pasatu ahal dira. Batzuetan, olatu nagusia heldu baino lehen “micromaremotoak” gertatzen dira (2004 urtean Sri Lankan gertatu zen bezala).

Manuel Garcia Velarde maisua dio maremotoak uhin ez linealen adibide hoberenak direla, ere deitzen direnak solitones edo uhin solitarioak. Soliton kontzeptua N. Zabusky eta M. Krustal fisikoek sartu zuten 1965 urtean, XIX mendean ikasiak ere izan baitziren D. Korteweg eta G. Vries fisikariengatik.

2004-KO TSUNAMIA

http://www.youtube.com/watch?v=RDOuwMj7Xzo&feature=PlayList&p=AD987C648FFF390B&playnext_from=PL&playnext=1&index=1

LURRIKARAK

Lurrikara, baita ere seismo edo sismoa, lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzei deitzen zaie, normalean jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Itsasikara itsasoan gertatzen den seismoari deitzen zaio. Lurrikaren, bere jatorrien eta uhin sismikoak lurrean zehar nola zabaltzen diren aztertzen duen zientziari sismologia deitzen zaio.



Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan kontzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bat-batean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da.

Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen puntuari) epizentro.

Lurrikarak sortzen diren kausa nagusiak aktibitate tektonikoak eta bolkanikoak diren arren, beste faktore asko existitzen dira: mendien aldapen lurjausiak eta haitzulo hondorapenak, presio atmosferikoan aldaketa handiak zikloiak eragindakoak edo gizakiek eragindakoak. Mekanismo hauek microseismoak deitzen dira, soilik sismografoengaitik detektatuak izan ahal diren dardarak.



Magnitude jakin bateko lurrikara bat agertzearen probabilitatea zonalde konkretu batean, “Poissonen antolamendua” ematen du. Non k terremoto kopurua, M magnitudez eta T denbora periodoa da:



Mugimendu sismikoa hipozentrotik irteten diren uhin elastikoen bitartez (soinuen antzekoak) zabaltzen da. Hiru mota nabarmentzen dira:

- Uhin longitudinalak, primarioak edo P: 8-13 km/s abiaduran eta partikulen bibrazioaren noranzkoa berean zabaltzen diren uhinak. Lurraren barnealdetik ibiltzen dira, likidoak eta solidoak zeharkatzen. Sismografoak neurtzen duten lehenengoak dira.

- Uhin transbersalak, binarioak edo S: Aurreko uhinak baino motelagoak dira (4-8 km/s) eta partikulen bibrazioaren noranzkoaren perpendikularki zabaltzen dira. Soilik solidoak zeharkatzen dituzte eta bigarren lekuan neurtzen dituzte sismografoak.

- Azaleko uhinak: Uhin motelenak dira (3,5 km/s) eta P eta S uhinen arteko elkarrakzioaren produktuak dira. Min handiena egiten duten uhinak dira. Epizentroan hasten dira eta itsasoaren gainean sortzen diren uhinen antzekoak dira. Azken lekuan neurtzen dituzte sismografoak.

Dardara baten zehar liberatutako energia, uhin hauetan zehar zabaltzen da Lurra-ren zehar.

CHILEKO LURRIKARA

http://www.youtube.com/watch?v=o_9XHnvyUJU


Ane O.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio