Ginebrako CERN, LHC
1954ko irailaren 29an Europako 12 herrialdek gaur egun oraindik martxan dagoen biltzarra sortu zuten. Biltzar honen bitartez Ginebrako fisikako laborategia eta beste hainbat ikerketa egite proiektuak aurrera eraman dituzte. Gaur egun biltzarrak 20 estatu kide ditu, finantza eta antolakuntzaz arduratzen direnak. Horrez gain beste 28 herrialdetako zientzialariak proiektuetan parte hartzen dute.
Biltzar honen bitartez Ginebrako CERN( Conseil Européen pour la Recherche Nucleair) sortzea posible izan zen. Laborategi honen lehen arrakasta zientifikoa 1984an eman zen, Carlo Bubbia eta Simon Van der Meer zientzialariek Fisikako Nobel Saria jaso baitzuten bosoiak aurkitzeagatik (oinarrizko partikula hipotetikoak dira). Esan beharra dago hau ez zela izan aurkikuntza bakarra, beste hainbat Nobel Sari eman baitira bertako zenbait langileri.
Hala ere guri interesatzen zaiguna CERN aren osaketa eta orainaldian asko entzuten hari garen LHC a direla. CERN a Suitza eta Frantzia bitartean dago eta munduko partikula azeleragailu handiena dauka (beste hainbat gauzen artean). Bi zati nagusi bereizi daitezke bertan:CERN Suitza eta Frantzia arteko mugan dago, Genevatik gertu. Zenbait partikula-azeleratzaile ditu:
• LEP(Large Electron-Positron Collider)
• LHC(Large Hadron Collider)
http://www.youtube.com/watch?v=HpXw667wntk
LHC a munduko partikula azeleratzaile handiena da eta 27 kilometroko diametroa dauka eta lur-azpian dago kokatuta. Bere helburua, zenbait partikularen talka eta gero lortutako egoera lortu eta aztertzea da, horrela unibertsoa sortu zuen Big-Bang a hobeto aztertu eta ezagutu ahal izateko eta Higgs bosoia aurkitzeko. Ez da ziurra bosoi hori existitzen denik, hala ere itxaropena daukate eta existituko balitz objektuek materia izatearen arrazoia lortuko lukete eta horrela beste hainbat eta hainbat teoria frogatuko lituzkete.
Duela pare bat aste, goian esan bezala, zenbait urte eta akats askoren ondoren partikulen arteko talka lortu zuten, baina hala ere emaitza hobeak espero dituzte. Hasteko partikula bat sartu zuten eta azeleratzen joan ziren, ondoren aurkako norantzan beste partikula bat sortzeko. 7TeV eko energia lortu zuten baina hala ere energia handiagoak lortzea espero dutela aitortu dute nahiz eta lortutako aurrerapaso izugarria dela aipatu behin eta berriz.
Gero eta hurbilago gaude unibertsoaren sorreratik eta gauzak hobeto ulertzetik.
Informazio gehiagorako
http://science.portalhispanos.com/wordpress/?p=7330
Y.A.A.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio