Giza begia eta ikusmenaren anormaltasunak
Sistema optikorik garrantzitsuena da eta ia forma esferikoa dauka.
Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretinan.
Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio.
Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragma batek erregulatzen du eta honek irekidura zirkular bat du, begi ninia deritzona. Irisaren atzean eta berau ukitzen duela lente konbergente biganbil bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka zilio-muskuluei esker. Hauek kristalinoaren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute.
Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago umore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi globoa betez, beste likido bat dago; umore beirakara.
Argi izpiek, kornea, umore urtsua, kristalinoa eta umore beirakara zeharkatu eta erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barruko estalkia da eta bertan konoak eta bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude, hauek argiarekiko sentikorrak direlarik. Zelula hauek nerbio optikoari konektatuak daude eta horrek garunera bidaltzen du nerbio seinalea. Begiko erretinan objetuen irudi erreal eta alderantzikatuak eratzen dira.
Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Badago 0,25 mm-ko eskualde txiki bat, fobea deritzona, non bertan konoak bakarrik agertzen dira; hau da erretinaren zatirik sentikorrena. Objektu bati begiratzen diogunean, begiak objektuaren irudia eremu horretan eratzeko moduan enfokatuko du.
EGOKITZAPENA
Distantzia ezberdinetan dauden objektuak enfokatzeko kristalinoan ematen den distantzia fokalaren aldaketari deitzen zaio egokitzapena.
Zilio muskuluek jasaten duten nahigabeko prozesu bat da. Aztertu dezagun nola ematen den prozesu hau:
1.- Suposa dezagun objektua begitik oso urrun dagoela. Hau da, . Egoera honetan zilio-muskuluak lasaitu egiten dira eta lentea (kristalinoa) findu egiten da. Kristalinoaren fokua erretinan kokatzen da eta irudia bertan sortzen da.
Lente finen ekuazioaren arabera konprobatu dezakegu egoera hau:
bada, orduan eta .
2.- Objektua begira gerturatzen badugu eta kristalinoak ez badu bere distantzia fokala aldatzen irudia nahasia ikusten da ez bait da erretinaren gainean enfokatzen, atzerago baizik.
3.- Kontuan harturik kristalinoa eta erretinaren arteko distantzia beti berdina dela, hau da, s'=kte, zera dugu.
Objektua gerturatzean (ez ahaztu s-k ikur negatiboa duela) atalaren balioa geroz eta handiagoa izango da eta, ondorioz, handitu egin beharko da, kristalinoaren distantzia fokala txikiagotuz.
Hau dela eta, zilio muskuluek kristalinoa konprimatuko dute bere dioptrioen kurbadura erradioa txikiagotuz eta, ondorioz, distantzia fokala txikituz. Horrela irudia erretinaren gainean enfokaturik geratzen da.
Baina egokitzapenak muga bat du; objektua begira gerturatzen badugu, distantzia batetik aurrera ez dugu bere irudia garbi nabarituko. Begiak argi enfokatzen duen punturik hurbilenari HURBILEKO PUNTUA esaten zaio. Distantzia hau pertsona batzuetatik beste batzuetara eta adin ezberdinen arabera aldakorra izaten da. Gazte baten kasuan 25 cm-koa izaten da gutxi gora behera.
Bestalde, URRUNEKO PUNTUA, pertsona batek objektuak argi bereizten dituen distantzia maximoari deritzo. Begi «normalaren» kasuan infinituan dago puntu hori.
IKUSMENAREN ANORMALTASUNAK
Begiko sistema optikoan dauden atal ezberdinen arteko erlazioa ez da beti egokia izaten. Honen eraginez funtzionamendu akats batzuk sortzen dira, eta egokitzearen tartean aldakuntzak sortzen dira.
- PRESBIZIA:
Adinarekin azaltzen den gaitz honetan murriztuta dago kristalinoaren egokitzapen ahalmena. Urruneko puntua ez da aldatzen baina hurbileko puntua zerbait urrutiago kokatzen da. Beraz, presbizia edo «bista nekea» duten pertsonek ondo ikusten dute, gertura begiratzen dutenean ezik.
Akats hau lente konbergenteen bitartez konpontzen da. Merkatuan hiru motatakoak izaten dira: «hurbileko bista»-rako lenteak (txikiak dira eta urrutira begiratzeko bere gainetik begiratzen uzten dute), lente bifokalak eta lente progresiboak (lente hauek distantzia fokal ezberdinak dituzte).
- MIOPIA:
Urrutiko objetuak garbi ikusteko zaitasuna da, begiaren gehiegizko konbergentziaren ondorioa da. Hau dela eta, urrutiko objektuak kristalinoa eta erretinaren artean enfokatzen dira eta, ondorioz, ez da irudi garbia jasotzen. Izpien fokatze zuzena erretinaren gainean ahalbidetzen duten lente dibergenteen bidez zuzentzen da.
Konbergentzi handi horren ondorioz hurbileko objektuak enfokatzeko arazorik ez ditu izaten. Miopeak hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko bista hobea dute begi normalak baino.
- HIPERMETROPIA:
- ASTIGMATISMOA:
Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan objektu puntualen irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak,...eta abar.
http://www.hiru.com/fisika/fisika_05300.html
Egilea: ALL
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio