lunes, 10 de mayo de 2010

ARGAZKI KAMERA

Argazki-kamera digitala argazkiak atzemateko eta formatu digitalean biltegiratzeko gailu elektronikoa da. Giza begiaren antzeko funtzionamendua dauka.

Argazki kameraren funtsezko elementuak hauek dira:

Gorputza: atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko batez, xafla hori kitzikaturik edo inpresionaturik geratzen da.

Objektiboa: objektuek isladaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da. Objektibo on batek, akatsik gabeko irudia sortu behar du eta fokapen sakonera handia izan behar du. Fokapen sakonera, objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.

Bisorea: horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den partea filmean inpresionatuta gera dadin

Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara iristen dagoen denbora tartea da.

Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da eta objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du. Filmera iristen den argi kantitatea da.

Desarragailua: desarratzean argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batez ireki egiten du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.



Honen funtzionamendua, giza begiarenaren antzekoa da. Objektiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du eta film sentikorra erretinaren berdina da. Baina argazki kamerak, irekiera angelu oso handia du fokaturik eta horri esker, guk baino ikuste eremu handiagoa estaltzen edo hartzen du.

Objektuaren fokapena lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da, argazkia egin nahi zaion objektuaren irudia pelikula sentikorrean eratzeko moduan.




Sistema fotografikoak, giza begiak bezala, ere badu akomodatzeko gaitasuna. Hau da, toki edo puntu desberdinetan kokatuak dauden objektuengandik irudi garbiak, zehatzak jasotzeko gaitasuna dauka. Begian gertatzen den moduan, akomodazioan edo enfokatzeko mekanismoan sarrerako pupilaren diametroa txikitu egiten da, horrek dakartzan aldaketa guztiekin, nahasketa-zirkuluaren tamaina ere txikiagotzen da, bitarteko gardenen luzetarako desplazamenduarekin batez ere.

Egilea: Amaia Pujana

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio