Nola sortzen dira tximistak?
Sarrera honen helburua, tximisten sorreraren inguruan argibide batzuk ematea da. Hiru zatitan banatuko dut esan beharrekoa:
1) Tximistaren sorrera.
2) Ezaugarriak.
3) Segurtasuna.
1) Tximistaren sorrera.
Udan, beroa egiten duenean, lurrazala berotzen da eta honekin batera gertu dagoen airea ere bai. Aire beroa gora igotzen da, hotza baino dentsitate txikiagoa daukalako. Gora igotzen den heinean, hoztuz dihoa eta hodeiak sortzen dira hezetasunaren kondentsazioarengatik. Hodeia hozterakoan, izotz kristalak sortzen dira goikaldean -20 ºC -ko temperatura daukagulako eta behean ur tantak.
Hodeietan dauden turbulentziak direla eta, izotz kristalen eta ur tanten arteko talkak gertatzen dira. Prozesu horretan, elektroiak askatzen dira, hodeiaren behekaldea negatiboki kargatuz eta goikaldean positiboki. Baina hau ez da hodeietan gertatzen den gertaera bakarra eta tximisten jatorriaren inguruan eztabaida irekita dago. Honelako gertaerak ikertzen dituen zientziari zeraunologia deitzen zaio.
Hodeiaren behekaldean karga negatibo asko pilatzen direnean, lurrazaleko karga negatiboen gainean alderatze indar bat sortzen dute. Lurrazaleko karga negatiboak aldentzen dira eta lurrazala positiboki kargatu egiten da.
Potentzial elektrikoa (V) edozein puntutan, hurrengo formularekin kalkulatu dezakegu:
Epsilon airearen permitibitatea da (kasu honetan ez gaude hutsean), Q karga elektrikoa eta R karga dagoen puntutik neurtzen dugun puntura dagoen distantzia.
Hodeietatik gertu, potentzial oso negatiboa izango dugu, Q negatiboa delako. Lurrazaletik gertu berriz, potentzial eta karga positiboa daukagu. Potentzial diferentzia hori 3 miloi voltiokoa denean metro batera dauden bi punturen artean, hau da, 3 miloi V/m, airea eroale bihurtzen da eta deskarga gertatuko da.
Beste eratako tximistak ere gertatu daitezke, adibidez lainoaren barruan gertatzen direnak edo lurra negatiboki kargatuz gertatutakoak. Tximisten adarrek sortzen dituzten irudiak Lichtenbergs-en irudia dira. Hauen zergatia jakin nahi izanez gero, zoaz webgune honetara.
2) Ezaugarriak.
Hauek dira tximisten ezaugarri interesgarri batzu:
- Munduan 16 miloi inguru gertatzen dira urtean.
- Hauen abiadura 60.000 m/s-koa da.
- Temperatura 30.000 ºC-ra heltzen da.
- 30 KiloAmperio-ko intentsitatea daukate.
- 5 Coulomb-eko karga transferitzen dute.
- 500 MegaJoule-ko energia garraiatzen dute.
- Tximista baten kolpeak 10 teraWattio-ko potentzia dauka eta 30 microsegundu irauten ditu.
- Azkeneko 20 urtetan 20.000 pertsona hil dira tximista batek jota.
- Trumoiak, tenperatura altuarengatik berotutako aireak sortzen dituen presio uhinetatik agertzen dira. Soinuaren abiadura 340 m/s denez, argia eta soinuaren artean pasatzen den denbora neurtuz, tximista zenbat distantziara erori den ondorioztatu dezakegu. 3 segundu pasatu badira, 3*340=1020 metrotara erori da tximista. Argiaren abiadura hain altua izanik, oso denbora laburrean iristen zaigu eta ez dugu kontuan hartu behar.
3) Segurtasuna.
Tximistak kontrolatzeko asmoarekin, eraikinen gainean lurrera konektatuta dauden punta metalikoak ipintzen dira. Benjamin Franklin-ek ikusi zuenez, punta efektua dela eta, punta metaliko batetan kargak pilatzen dira eta voltaia handituko da. Hori dela eta, errezagoa izango da tximistak metala jotzea beste leku batera erortzea baino.
Kotxe baten edo edozein kutxa metaliko baten barruan gaudenean ere, elektrizitateak ez digu eragingo, karga eroale batean beti kanpoko geruzara dihoalako. Honi Faraday-ren kaiola deritzo. Ekaitz baten aurrean, kotxera sartuko gara hau amaitu arte. Tximista batek kotxea jotzen badu, ez zaigu ezer gertatuko, baina kontu handiarekin irten beharko dugu kotxetik, karga elektrikoa metalean geratuko da lurretik isolatuta dagoelako.
Ekaitzak mendian arrapatzen bagaitu inolako aterperik gabe, hau da egin beharko duguna:
- Kendu objetu metalikoak eta ez erabili telefono edo aparatu elektronikorik.
- Zuhaitz artean bagaude, ipini zaitez zuhaitz txiki baten azpian. Gogoratu zuhaitz handietan eroriko dela tximista.
- Zuhaitzik gabeko zona batetan bazaude, saiatu ahalik eta objetibo txikiena izaten. Makurtu zaitez lurrean etzan gabe. Ipini eskuak eta burua belaunen artean. Aukeratu ezazu uraren bidean ez dagoen leku bat.
Tximista batek jotzen bagaitu, korrontearen eraginez gure larrua erre egingo da eta sartzen den puntutik irtetzen den puntura organoren bat topatzen badu, korronteak erre egingo du ere. Bihotzetik 25 miliAmperioko korrontea pasatzen bada, sinkronizazioa galdu eta bertan geratu daiteke. Beraz, pentsa zeinen kaltegarria izan daiteken tximista baten 30 kiloAmperioak.
Hau gertatzen bada, bai tximista baten erruz edo edozein istripu elektrikorengatik, istripua jasotako pertsonak gorputzean kargarik ez daukala ziurtatu beharko dugu. Kableren bati helduta egonez gero, makil edo material ez eroale batekin mugitu beharko dugu. Zapi batekin ere egin dezakegu, lehor baldin badago. Oso garrantzitsua da, gu ere arriskuan egon gaitezkelako hori ez badugu kontutan hartzen. Suteren bat baldin badago, ez saiatu urarekin itzaltzen. Etxeko ura, eroalea da eta korrontea zabaldu daiteke.
Hori egin eta gero, mediku bat topatu beharko dugu edo beste aukerarik ez badago, bihotz-biriketako bizkortzea egingo diogu.
Jarraian, informazio gehiago nahi izanez gero, webgune hauek bisitatu ditzakezu:
eta azkenik, bideo batzu:
Egilea: AAE
Etiquetas: herri lanak, nola sortzen dira tximistak?, sorrera, tximista, tximistak
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio