miércoles, 19 de mayo de 2010

Lurrikara batek mundua desplaza dezake


Otsailak 27: irudiak ez dute zalantzarik usten: Chileko kosta birrindu zuen 8.8 graduko lurrikara indartsua izan zen, oso. Baina zer nolako indarrarekin jo zuen? NASA-ko zientzialarien ustez, Lurraren ardatza mugitu egin zuen:

“Gure kalkuluak zuzenak baldin badira, lurrikarak 8 cm desplazatu zituen Lurraren itxura-ardatza”, zioen Richard Gross geofisikariak.
Jendeak pentsa zezakeen antzemango zuela Lurrak 8 cm inklinatzen zela. Baina ez du horrela funtzionatzen itxura-ardatzak: “Itxura-ardatzak ez du Lurraren inklinazioa zehazten, bere oreka baizik”, dio Gross-ek.

Hurrengoa aintzat hartu:

Lurra ez da esfera perfektu bat. Kontinenteak eta ozeanoak edonola daude banatuta Lurraren azaleran guztian zehar. Lur gehiago dago Iparrraldean Hegoaldean baino, eta urarekin justu aldrebes gertatzen da logikoa denez. Asimetria horien ondorioz, Lurrak astiro mugitzen da biratzen duen bitartean. Itxura-ardatza Lurraren masa-orekaren adierazle da, eta biraketa-ardatza horren inguruan mugitzen da. Hala ere, biek ia leku berdinean daude kokatuta: 10 metro baino ez dituzte banatzen (hau ez du esan nahi berdin jokatzen direnik)

Hori jakinda, Gross-ek esandakoa uler daiteke: “Lurrikarak lur-masa nahikoa mugitu zuen masa-oreka aldatzeko, eta ondorioz, itxura-ardatza ere”.

Hala ere, itxura-ardatzaren mugimendua ez da gauza berri bat zientifikoentzat. Izan ere urtero 10 cm mugitzen da, Izozte Aroaren ondorio bezala. Azken hau, orain dela 11.000 urte gertatu zen, eta izotz kapa pisutsu asko desagertu egin ziren. Horrek, lurraren azala eta mantuari pisua kendu zitzaion, Lurrari forma esferikoagoa hartzeko egoera errazten.
Izozte Aroaren eragina gaur egun jarraitzen duen prozesua da, eta beraz modu natural eta jarraituan mugitzen da itxura-ardatza.

Baina egunen iraupenaren murrizpena ez da benetako notizia. Izan ere, ondorio latzak izan ditzake munduko komunikabide eta seinaleen gainean. Pentsa, guztion zerbitzura dauden sateliteek, lurreko antenekin kontaktuan daudela. Baina azke hauen plataforma, Lurra alegia, mugitzen baldin bada, akabo konekzioa. Sateliteek galduta egongo lirateke. Antenen bila emango lukete denbora, baina ezin aurkitu.
Egilea: E.A.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio