ERRAUTS HODEIAREN ERAGINA EGAZKINEN MOTOREENGAN
Islandiako errauts hodeia traba handiak sortzen ari da Euskal Herriko aireportuetan ere
Loiun, esaterako, 30 hegaldi bertan behera geratu dira. Egun guztian arazoak aurreikusten direla ohartarazten ari da Miarritzeko aireportua. Oro har, Europa guztian kaosa handia da.
Berria.info 2010-04-16 - 19:00:49
Islandiako Eyjafjalla sumendiaren erupzioak sortutako errauts hodeia arazo handiak sortzen ari da Europako hegazkin trafikoan, eta Euskal Herria ez da arazo horietatik kanpo geratu. Loiu (Bizkaia), Foronda (Araba) eta Miarritzeko (Lapurdi) aireportuetan hainbat hegaldi bertan behera geratu dira eta atzeratu egin dituzte beste batzuk. Loiun, esaterako, 30 dira bertan behera geratu diren hegaldiak, Europa Press agentziaren arabera. Miarritzeko aireportuak ohartarazi du trabak handiak izango direla egun guztian, eta kopuru zehatzik eman ez duen arren, hegazkin konpainiekin zuzenean harremanetan jartzeko aholkatu die bidaiariei haien hegaldiak aterako diren edo ez argi diezaieten.
Kaosa Europako aireportuetan
Europa iparraldean sortu du arazorik gehien sumendiaren erupzioak. Zenbait estatutan guztiz itxita dago hegazkin trafikoa, hala nola, Finlandian, Erresuma Batuan, Herbeheretan, Danimarkan, Txekiar Errepublikan, Estonian, Letonian, Lituanian, Austrian, Hungarian eta Eslovakian. Belgikan gaurko hegaldi gehienak utzi dituzte bertan beheiti, eta Polonian, berriz, Crakoviakoa eta Rzesowkoak izan ezik -herrialdearen hegoaldean biak- gainerako aireportu garrantzitsuenak itxi dituzte. Frantziako iparraldean bihar arte hogei aireportu itxi dituzte, eta Alemanian hamar, haien artean Frankfurtekoa.
Irlandan aireporturik inportanteenak ireki dituzte, errautsak Europa ekialderantz zuzentzen ari direla-eta, baina Eurocontrol aire segurtasunerako Europako agentziaren azken jakinarazpenak dio berriz itxi dituztela. Suedian eta Norvegian bi herrialdeen iparraldetik hegaldi batzuk ateratzen hasi direla iragarri dute hango agintariek.
Eurocontrolek dio gaur gauean Europako hegoaldera heda daitekeela errauts hodeia.
Atzotik 17.000 hegaldi utzi dituzte bertan behera Europa osoan, Eurocontrolen arabera. Atzo Europa gainean 28.000 hegazkin ibiliko zirela aurrikusi zuen Eurocontrolek, baina 20.000 ibili ziren azkenean. Gaur, 11.000 ibiliko direla aurrikusi du.
Istripua eragiteko arriskua
Sumendiaren erupzioak errautsezko hodeiak sortzen ditu, eta hegazkin baten kabinan edo motorrean sartuz gero istripua eragiteko arriskua sortzen dute. Errautsak hautsezko, harrizko eta beirazko partikula urratzaileak dira, eta turbinetan sartzen badira, motorraren funtzionamenduan eragin dezakete.
Arrazoi teknikoak
Naiz eta Islandian sortutako errauts hodeiak, Holanda, Belgika eta Frantzia estaltzea lortu duen eta milaka bidaiariei erronkak sortu dien, nabigaziorako agertzen diren arazoak "gutxi" dira
Atzo, belgikako pilotoen erakundeak adierazi zuenez, dauden erronkak krontrolpean egon daitezke,hegazkin guztiek daramatzaten radareei esker, edota ibilbideak aldatuta.
Zein da erreaktore batek jasango zuen arazoa errautezko hodeia gurutzatzerakoan? Hodeiaren dentsitate hendia dela eta, honek ez luke ia oxigeno atomorik edukiko bere barne eta hau ezinbestekoa denez hegazkinen turbinak funtzionatzeko, erreaktoreak geldituko litzatezke.
"Errauts efektua" delakoa, hegazkin baten turbinaren barnean, erreaktorearen leherketa suposatuko luke. Ontzi bat, txori talde batekin topo egitean gertatuko litzatekeen bezalaxe. Honen arrazoia hurrengoa da: hodeian barrena dauden beira zatiek turbinaren barneko mekanismo guztiak apurtuko lituzketela. Hirugarren efektu posiblea, zientzilarien esanetan, "efecto chicle" deritzona da. Bertan, erreketa ondoren motore barruko tenperatura altuak direla eta, errauts partikula bolkanikoak itsatsita geratuko lirateke, txikle bat balira bezala, erreaktorearen aspetan. Berehalako motore itzalketa emanez.
Honen harira esan beharra dago, errauts hodeiarekin zerikusia izan duten konpainiek eguneko 200 milioi dolareko galerak izan dituztela.
Bestalde, Institutu bulcanologikoak emandako informazioaren arabera, errautsak bi mailatan izango duela eragina jakin dugu. Alde batetik, 0 eta 6000 metro bitaretan dabiltzan egazkinengan (hauek dira lurraratzen edo aireratzen ari direnak), eta bestalde, 6000 metro eta 11000 metro artean dabiltzanak (hauek jada bidean dabiltzanak dira).
Barajas-eko aeroportuari dagokionez, egazkinek bi mailotan izango dituzte arazoak. Hau da lurreratze eta aireratze maniobrak egiten ari direnean eta baita beronen gainetik hegaz doazenean ere.
Bestalde, Prat-eko aireportuan (Bartzelona) bigarren mailan hegaz dabitzan hegazkinek izango dituzte arazoak soilik. 6000 eta 11000 metro artean dabiltzanak halaber.
Benetan arazo fisiko eta teknikoa izan da, ala aldiz politiko eta ekonomilariek asmatutako trikimailu bat?
JGA
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio